Comments for Eako Poesia Egunak

Comment on Zer da hau? by Miren Ibarluzea
Poesiakideok,

Hona hemen zapatuko bazkalosteko tertuliarako gogoetagaia.

Bazkalosteko tertulia: Poesia extra zer den

Parte-hartzaileak: Itxaro Borda, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola eta Castillo Suarez

Gidaria: Miren Ibarluzea

Poesia extra zer den jarri diogu bazkalosteko tertuliari. Kontzeptu berriren bat deskubritzera etorriko zineten beldur naiz, ordea. Poesia extra, bere horretan, ez baitut inongo teoria poetiko edo literariotan aurkitu. Eako poesia egunak antolatzen genbiltzala poesia extra izena eman genion erbesteratuen poesiari, kartzelaratuenari, babesik ez dutenenari, hizkuntza minoritarioenari; hots, sistematik haraindi egiten denari.

Bazkalosteko tertulia honi izena aldatzeko berandu den arren, besteren bat proposatzekotan, hauxe: Poesia extra zer den, baden, edo poesia bera extra den. Eta finduaren finduaz: Poesia extra zer den, baden,poesia bera extra den edo euskarazko poesia extra den. Gurea hizkuntza minoritarioa izanik (eta hori ere hala ote da?), poesia extra ote da euskaraz idatzitakoa? Eta gurean, poeta bazterturik, erbesteraturik… balego, eta badago, ez ote da haien poesia extraren extra?

Gonbidatuak inplikatzearren, edo nire burua zuritzearren… (tertuliarakoak han hemen begira ibili naizela ikus dezazuen)… hona hemen haiekiko lotura zenbait:

Halaxe zioen Castillok poetikaz jardun zuen batean: Poesia zer den galdetzen didatenean, nik autobusa dela esan ohi dut. Urtetan hartu dudan autobusa Altsasutik Gasteizera edo Iruñara joateko. Poesia extra al da Castillo ohiko hirietatik at daramana? Edota extrarradioetara bidaiarazten duena? Eguneroko autobus poetikoaz gain hartzen al du autobus extrarik gure gonbidatuak?

Itxarori buruz Luzien Etxezarretak halaxe esan zigun literatura-eskola batean, Senpereko Oxtikenean: Itxarok euskal literaturan gutxi ikusten diren gauzak egiten ditu. Apartekoa izanagatik al da Itxarorena poesia extra? Itxarok berak, hemen bertan, Ean, aitortu izan digu bazterreko idazlea dela bera. Extra al da bazterreko poetak idatzitakoa?

Euskal kritikariak bat datoz Beñaten apartekotasuna ironiaren eta gag-en erabileran datzala;  Beñaten kaxa barruko hitzek dibertitzeko beta ematen dutela diote, irri egitekoa. Extratzat al du, ordea, poetak bere berezitasuna? Berezkoa izanik aparteko sentitzen ote du berak?

Izagirreren hitzetan, Otamendi lañotasunaren poeta da, eta sinpletasun izugarri zail baten definitzen omen da bere poesiaren bakana. Hona hemen beraz, beste poeta extra, ez-ohiko, aparteko, bakan… bat, aurrekoak bezalaxe.

Ezen, definizioz, extra da: apartekoa, gehigarria. Eta estilo propioa extra ote da? Zerk egiten gaitu extra, zerbaitek egiten bagaitu?

Barkatuko al didazue datozen hitzok zuzen-zuzenean gazteleratik hartu izana… Gure, eta zuen, poesia extracurricularra al da? Extraditatua? Extramundanoa? Extraofiziala? Extraordinarioa? Extrasensoriala? Extrabagantea?

Are gehiago, extra delako garrantziz janzten ari garen hori ez ote dakargu, gura barik, literaturzaleon taula gaineko puntu zentralera? Ez ote da poesia extrarena existitzen ez den zerbait?

Akuilari izatea da soil-soilik nire asmoa, zuena da hitza Castillo, Itxaro, Beñat, Jose Luis.